

ANITZAK laguntza psikologikorako zentro bat da, eta 2011. urtean hasi zen lanean. Ana Laura Gil Suárez eta Itziar Tres Borja psikologo sanitarioek osatzen dugu. Biok dugu prestakuntza eta esperientzia zabala psikologia klinikoaren arloan, bai haur eta gazteen arloan, bai helduen arloan.
PSIKOLOGIA KLINIKOKO ESPEZIALISTAK
ANITZAK: hitzaren sendaketa
Eta gu ANITZAK gara.
Izan ere, denok gara askotarikoak, desberdinak…
Eta pertsona bakoitzak bere historia du. Eta berezitasun horrekin entzuna izatea merezi du. Epaitu gabe, ezaugarririk, etiketarik eta estigmarik ezarri gabe, haien izaera sustatuz eta moldatzeko modua eta ongizatea aurkituz, markatu, eskatu eta mugatu egiten duen gizarte batean.
Mundu modernoan sintoma hauek agertzen dira: beldurra, larritasuna, segurtasunik eza, mendekotasunak, hutsunea, etsipena, bakardadea, desmotibazioa, ikasteko arazoak, besteekin komunikatzeko eta tratatzeko zailtasunak…
Azken batean, funtzionamendurako oztopoak dira, pertsona bakoitzarengan modu desberdinean jarduten dutenak baina hitzaren sendaketaren bidez gainditu eta lehengoratu daitezkeenak.
Zertan lagundu ahal dizugu? Dei egin iezaiguzu: 636 692 040
HEMEN DUZU ESPAZIO BAT ZURE SUFRIMENDUARI HITZAK JARTZEKO, NONDIK SORTZEN DEN JAKITEKO ETA HORRI HELTZEKO.
2011tik
Zure ongizate emozionalarekiko konpromisoa
Gure lana da gure pazienteen garapen psikiko egokia sustatzea, harremanak izateko, beren burua eta besteak onartzeko, errespetatzeko, ikasteko, deskubritzeko… Eta beti subjektibotasunetik abiatuta egiten dugu, pertsona bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta.
Arreta pertsonalizatua
Psikologia dinamikoa
Espazio segurua
OSASUN PSIKOLOGOAK IRUÑEAN


