Familia askotan, gatazkak eta desadostasunak oztopo bihur daitezke bizikidetza harmoniko eta osasungarria izateko. Arazo horiek, askotan, areagotu egiten dira eta eragin larria izaten dute familia-harremanetan, etengabeko tentsio- eta frustrazio-giroa sortzen baitute.
Esku-hartze egokirik gabe, zailtasun horiek urruntze emozionala eta komunikazioaren narriadura larria eragin dezakete, familiako kide guztiengan eragin negatiboa dutela.
Zure etxean antzeko egoera batean bazaudete, agian bikoteko psikologo batengana jotzea pentsatu duzu, edo familia-terapia bat hastea.
Izan ere, zer dago gatazka horien guztien atzean? Zer esan nahi digute?
ANITZAKen familia-terapia eskaintzen dugu Iruñean, arazo horiek gainditzen laguntzeko, arazoen sustraietara joz. Zuen familia-psikologoak lan egingo du komunikazio eraginkorra berrezartzeko, elkar ulertzeko eta elkarri laguntzeko giroa sustatzeko eta kide guztien hazkunde pertsonala bultzatzeko.


