2007. urtean psikologo gisa lizentziatu nintzen Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Unibertsitatean. Herrialde horretan jaio nintzen eta bertan eman nituen lehen urrats profesionalak arlo kliniko komunitarioan. Graduondoko prestakuntza ere jan egin nuen, sozioanalisian, eta 2010ean Iruñera etorri nintzen bizitzera.
2011. urtean, Itziar Tres Borja nire ikaskide eta prestakuntza-lankidearekin batera, ANITZAK psikologia-zentroa jarri genuen abian, eta harrez geroztik zentro horretan egin eta egiten dugu gure praktika klinikoa, hasierako konpromiso eta pasio berberekin.
Interes handia dut arazo psikologikoen eta gizakien sufrimenduaren atzean dauden benetako arrazoiak ulertzeko eta arazo horiek konpontzeko metodorik eraginkorrena aurkitzeko, eta horrek paziente gisa neure buruaren analisia egitera bultzatu ninduen, bai eta psikoanalisian eta psikologia dinamikoan prestakuntza sakona hastera ere. Bi elementu horiek, neure terapia eta neure prestakuntza, nire praktika klinikoaren gainbegiratze profesionalarekin batera, psikoterapeuta gisa eman ditudan hamazazpi urte hauetan lan horren zutabe bihurtu dira.
Gaur egun, etengabe prestatzen jarraitzen dut, bai psikoterapeuta psikoanalitiko gisa – Madrilgo Elkarte Psikoanalitikoaren (APM) iparraldeko dibisioan–, bai aldian aldiko prestakuntzaren, ikastaroen eta mintegien bidez.
Ibilbide pertsonal eta akademiko honetatik, zure esku jartzen dut giza adimenari buruzko nire ezagutza eta esperientzia guztia, zure garapen- eta hazkunde-prozesuan laguntzeko.


